Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

La destrucción de Guernica. Periodismo, diplomacia, propaganda e historia.

azala

Herbert R. Southworth
Azal gogorreko koadernazioa eta orriak paperean – 726 orr.
Argazkiak zuri-beltzean
Testua gaztelaniaz
Editorial Comares S. L. Granada 2013
Prezioa: 35,00 €
Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Bakearen Museoa

1937ko apirilaren 26an indar frankistek eta bere aldekoek Gernikako hiria bonbardatu zuten. Hori gertatu bezain laster gertaera tamalgarri honen inguruan gezurrak eta desitxuratzeak agertzen hasi ziren eta frankismoaren iraupen bera izan zuten. Gaur egun zerbait mutatu egin badute ere, hor diraute. Liburu honen bitartez Herber R. Southworth historiagile iparramerikar aipagarriak diktaduraren egitura-mitoetako bat argitu gura izan zuen. Duela urte asko agortu zen eta eguneratzeko asmoarekin berrikusi egin da. Era berean, bonbardaketak izandako eragina erakuste aldera zenbait argazki sartu dira. Gaur egungo irakurleak ezagutzak eta orain arte iraun duen manipulazio-operazio eskandalagarria landuko ditu. Era berean, nazien eta frankisten garaiko oinarrizko ebidentziatatik ondoriozta daitekeena eta Espainia demokratikoaren egile prototipikoek elikatu duten kondairak kontrajarri ahal izango ditu. Belaunaldi berriek gertatu zena ezagutzeko eta iragan ilunaren distortsio sistematikoaz hausnartzeko eskubidea dute. Dudarik gabe Granadako argitaletxearen apustu sendoa iraganeko gertaerak ezagutzeko, orain eta etorkizunean berriro gerta ez daitezen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.