Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Arkeologia

La cueva de Santimamiñe: revisión y actualización (2004-2006)

azala

AA.EE.
Azala kartoian eta orriak paperean - 446 orr.
Argazkiak eta marrazkiak zuribeltzez
Testua gaztelaniaz
Kobie Aldizkaria. Bizkaiko Arkeologi Indusketak, 1 zenbakia. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 2011
Prezioa: 15,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Kobie Aldizkariaren Bizkaiko Arkeologi Indusketak izeneko sail berriaren lehen zenbaki hau Santimamiñeko Kobazuloari eskainita dago. Lerro berri honen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren asmoa da Bizkaian azken urteotan izan diren ikerketa arkeologikoen edizioa erraztea. Argitalpen-taldeak badaki ikertzaileek eta erakundeek ahalegin handia egin dutela Bizkaiko aztarnategi arkeologikoen identifikazioa, indusketa eta ikerketa lanetan; urrats hori beharrezkoa da idatzizko iturri hain urriak dituen lurralde honen Historia ezagutzeko. Lehen zenbaki hau 2004. eta 2006. urte bitartean Santimamiñeko Kobari buruz egindako ikerketa berrienei eskaini zaie. Hemen jaso dira Mikel Unzueta Portilla koordinatutako proiektuaren barruan Juan Carlos López Quintanak zuzendutako diziplina arteko taldearen ikerketen emaitzak, 21 artikulutan bananduta; emaitzok egungo ezagutza eta metodologiak erabiliz aztarnategiaren estratigrafia berrikusteko balio izan zuten. Ikerketok Bizkaiko Foru Liburutegian 2008ko apirilean egindako Santimamiñe 2007 jardunaldia. Proiektuaren gakoak eta azken ikerketak topaketan eman ziren argitara jendaurrean. Dudarik gabe, Kortezubin kokatutako kobazulo honen gainean inoiz argitaratutako materialik osatuena da. Argitalpen teknikoa denez gai horren inguruan ezagutza-maila altua eskatzen du, baina bertan sartutako marrazki eta argazki ugariek ulermena errazten dute. Pdf formatuan liburua eskuragai: http://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/7/Kobie_BAI_01_web.pdf?hash=6d269b7ab4d26d44eb8add929c5fcba1

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.