Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

Días de lluvia

azala

Ángeles Ibirika
Azala gogorra eta orriak paperean – 446 orr.

Testua gaztelaniaz
Editorial Planeta. Barcelona 2013
Prezioa: 12,95 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak. eBook-en ere eskuragarri

Idazle bizkaitarrari argitaratzen dioten laugarren eleberria da. Bermeon girotuta dago, Kaietek, gizonezko pertsonai nagusiak, aita arrantzalea izandakoa duelako eta emakumezko protagonista nagusia Maddi emakume bermeotarren izaera bertsukoa delako. Eleberri berri honetan, pertsonaia nagusiak, bueltatuko ez dela esanez, Bermeotik alde egiten du. 17 urtera, 7 urteko semea daukala, alargundu egiten da. Ez duenez beste irtenbiderik, aitaren etxera bueltatzen da, Bermeora. Urteetan arrebarekin baino ez du mantendu harremana. Hasierako unetik arrotza sentitzen da, bere burua ez baitu leku horretan kokatzen. Baina etorkizuna beltza jartzen bazaio, erdizka utzitako iraganera itzultzea ere ez zaio batere erraza suertatuko. Oso azkar alde egin zuenean konpontzeke geratu zen guztiari irtenbidea bilatu beharko dio. Horrela, bere hainbat portaera azaldu beharko ditu, suertatu zaizkion zalantzei, bere beldurrei eta aurreiritziei… aurre egin beharko die eta, azkenean, barkatzen ikasi beharko du. Hala ere, ez zuen pentsatzen prozesu hori egiten zuen bitartean Maddi gozoarekin berriz ere aurkituko zela eta berarekin batera, bizitzak, bigarren aukera emango diola. Berriz alde egiten utziko al dio? Amaitzeko gogoratu beharra dago, egileak, liburu honen salmentatik 2013n lortutako irabaziak apirilaren 11n Bermeoko Nardiz Tar Jon kalean izandako sutean etxea galdu zutenei emango dizkiela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.