Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Euskara

Gramatika eta hizkuntz bariazioa Bermeon

azala

Gaminde, Iñaki; Romero, Asier; y Legarra, Hiart
Azala kartoian eta orriak paperean – 250 orr.
Zuri-beltzez
Euskaraz
Bermeoko Udala. Bilbo 2012
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Bermeoko Berh@z bulegoan

Euskal hizkuntzaren bariazioen ikerketa hiru perspektibatik landu da orain artean: bariazio diatopikoa, bariazio diastratikoa eta bariazio diafasikoa. Bariazio diafasikoan hiztunengan den bariazioa ikertzen da. Hiztunak, edozein hiztunek, ez du hizkuntza bere ekoizten eta mintzakideen arabera aldatu ohi ditu hitzak eta hizkuntza egiturak. Liburu hau herri batean gertatzen ari den bariazio soziolinguistikoari buruzko lehen argitalpen sendoa da, euskarari dagokionez behintzat. Euskal Herrian hiri handirik ez bada ere, bariazio-mota hau ikertzeko gune egoki asko ditugu. Horietako bat da Bizkaiko Iparraldean kokatzen den Bermeo. Herri euskalduna izanik eta kale erabilera jasoa edukirik, leku aproposa da belaunaldien arteko hizkuntza-bariazioa ikertzeko. Alde batetik, lehen argitalpena izanik eta duen sakontasuna ikusirik, eta bestetik egileak euskararen bariazioaren ikertzaile den I. Gaminde, eta etorkizun oparoa duten A. Romero eta H. Legarra ikertzaile finak izanik Gramatika eta Hizkuntz Bariazioa Bermeon esan daiteke eredu bihur daitekeela euskararen bariazio soziolinguistikoa ikertzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.