Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

URDAIBAIKO BASAKORTAK. PAISAIA, KULTURA ELLA ETNOGRAFIA.

azala

Rementeria Arruza, Daniel; y Quintana Peña, Roberto
Azala gogorra eta orriak couché paperean – 282 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila .Vitoria-Gasteiz 2012
Prezioa: 23,80 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako argitalpen berri honetan basakortak landu dira. Basakortak itxura borobileko lursail eremuak dira. Lehenengo basakorten sorrera erdi aroan kokatu behar da, baina Busturialdeari dagokionez, Bermeoko 1366ko dokumentu baten egiten da berba lehen biderrez lursail borobil horietaz. Daniel Rementeriak eta Roberto Quintanak egindako liburuak, eskualdeko 88 basakorta zerrendatzen ditu. Gainera, nahiko ondo mantendu diren 20 kortarri ere zerrendatu dituzte. Liburua hiru zati nagusitan bananduta dago. Lehenengoan orokortasunak jasotzen dira. Bigarrenean, gaia hezur-mamintzen hasten da. Korta terminoaren definizioa, jatorria, historia, ezaugarriak… lantzen dira. Azken zatian, berriz, Urdaibaiko kortak eta euren inbentario-fitxategiak sartu dira. Testu, mapa eta argazki ugariz osatutako lana da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.