Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Talleres de Guernica-Astra. De fábrica de armas a fábrica de creación cultural.

azala

José Ángel Etxaniz Ortúñez eta Gorka Pérez de la Peña Oleaga
Azala eta orriak couché paperean – 166 orr.
Fotografías en color
Gaztelania
Gernikazarra Historia Taldea. Bilbo 2012
Prezioa: 15,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Gernikazarra Historia Taldearen liburu berri honetan Talleres de Guernica enpresaren lehen etxesailaren historia kontatzen du. Era berean, joandako XX. mendean Gernika-Lumok izandako eraldaketa ere adierazita agertzen da. Eraikina, arma-fabrika, sortu zeneko testuingurua deskribatzen da. Izan ere, baserri-giroa nagusi zen lekuan eta Munduko Lehen Gudaren koiunturan sortu zen. Honek guzti honek industria-negozioak ikaragarri areagotzea ekarri zuen. Eraikin hau milioika pertsonentzako oso kaltegarria izan zen guda baten ondorioa da, baina baita Euskal Herrian egondako sormen- eta emankortasun-iturriarena ere. Gainera, Talleres de Guernican sortutako produktu berrien eta hauek merkatuan izandako harreraren aipamen zehatza egiten da. Garai hau berrikuntzena eta ekintzaileena izan zela oso argi geratzen da. Eraikin hau Gernika-Lumoren bonbardaketetatik osorik atera zen bakarrenetakoa da, armak egiteko industriak nahita baztertu zituzten eta. Beraz, Gernika-Lumoren bonbardaketaren aurretik egondako eraikin bakarrenetarikoa da. Lan hau bi ataletan banatuta dago. Batean, enpresaren historia lantzen da. Beronek kapitulu ezberdinak ditu. XX. mendearen hasierako sorrerarekin hasi eta XXI. mendean Kultura-Sormenerako Fabrika bihurtzen deneraino doa. Bigarren atalean, fabrika beraren eta langileentzako etxebizitzen eraikitze-historia biltzen da. Den-dena eskema eta kolorezko argazki ugariz apainduta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.