Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Geologia

La Cueva de Goikoetxe y el Karst de Peña Forua

azala

AA.EE.
Azala kartoian eta orriak couché paperean – 157 orr.

Gaztelania
Unión de Espeleólogos Vascos-Euskal Espeleologoen Elkargoa. Donostia-San Sebastián 2011
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: karaitza@euskalespeleo.com

2005. urtean ADES (Asociación de Espeleología) elkarteak Urdaibaiko leize eta koba guztiak berraztertzeari ekin zion eta, zenbait urte beranduago, lortutakoaren berri emateko Urdaibaiko Leizeen eta Koben Katalagoa deitutako lana argitaratu zuten. Garai horretan, Busturiako Goikoetxe baserriko jabea ADESekin kontaktuan jarri eta bere baserri-etxearen kortan agertutako arrakalaren berri eman zion. 2010. urtean, ADESek Euskal Espeleologoen Elkargoaren esku utzi zuen kobaren kudeaketa. Sistemara sartzeko sarbide nagusiaren izaera, kobazuloaren garrantzia eta bere baitan gordetzen diren balioak kontuan izanik Lurraldearen Zaintzaren printzipioen arabera kudeatzea erabaki zuten. Hortik aurrera kobaren babeserako, ikasketetarako eta aintzat hartzeko lehen pausuak ematen hasten dira. 2010. urtetik hona Foruko Atxako koba-sisteman orokorrean eta Busturiako Goikoetxe Kortako koban konkretuki karstarekin erlazionatutako diziplina desberdinek egindako ikerketetatik lortu diren emaitzen berri ematen da Euskal Espeleologoen Elkargoaren Karaitza izeneko urteko argitalpen honetan. Argazki ikaragarri eta eskema ugariek, sartu den informazio zehatzarekin batera, kontsultarako balio duen argitalpen erakargarria sortu du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.