Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gerrnika. Memoria de un pueblo bajo las bombas y el fuego.

azala

Niebel, Ingo; eta Egaña, Juantxo
Azala eta orriak paperean – 150 orr.
Argazkiak zuri-beltzez eta kolorez
Gaztelaniaz
Baigorri Argitaletxea. Bilbo, 2012
Prezioa: 11,95 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

2012ko urte honetan nazien hegazkin-talde batek 1937ko apirilaren 26an Gernika eta Bizkaiko beste hainbat herri bonbardatu zuteneko gertaera tamalgarri horren 75. urteurrena gogoratzen da. Gertaera honetaz asko idazten da; are gehiago, 75. urteurrena izanik. Aldaba Aldizkaria, udalerrian, edota Hitza, eskualdean, argitaratzen diren hedabideek gehigarri bereziak atera dituzte. Zabalkunde handiagoko hedabideek ere urteurren hori kontuan izan dute. Berriak Gernika izeneko diskaren edizio berezia egin du, zendutako Mikel Laboaren Gernika abestiaren bi bertsio elkarrizketan jarriz. Deiak Zerutik Sua Dator bideoa argitaratu du eta Gara-k orain aurkeztuko dugun liburua argitaratu du. Liburu honek kazetaritzaren estiloan eta oso era azkarrean lantzen du euskal herriak inoiz bizi izan duen tragediarik handiena ahaztu ez duten biktimen testigantzen eta irudien bidez. Garaiko argazki, kartel eta albiste ugarirekin hornituta dago. Zenbait argazki inoiz argitaratu gabeak dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.