Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

El Bombardeo de Guernica. La Historia frente al mito.

azala

Jesús Salas Larrazábal
Azala eta orriak paperean – 346 orr.
Argazkiak zuriz eta beltzez
Gaztelaniaz
Editorial Galland Books. 2012
Prezioa: 26,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

2012 honetan Gernika bonbardatu zuteneko 75. urteurrena ospatzen den urte honetan hain gertaera lazgarria lantzen duen liburu berri batek argia ikusi du. Egileak, gertaera hau ikertzen 40 urte baino gehiago eman ditu. Berak egindako liburuaren inguruan hauxe dio: "ikasketa honekin hasi nintzen, lehendabizi, hiribildu horren edertasunak erakarrita eta, bigarrenez, bere historiaren inguruan izandako kontraesanek sortutako harridurengatik. Beraz, lan hau maitasunak eta harridurak sortutakoa da. Jarraitzen du esanez "alderdi batekoek egia ezeztatu zuten eta bestekoek gertaera kondairaren pare jarri zuten; aurrekoagatik, propagandak benetako gertaeren zentzua nola alda dezakeen adibide argi moduan historiara pasatuko da Gernika" eta amaitzen du ondokoa esanez "lan handia izan dut gertaera honen pieza guztiak lotzeko, baina pazientziaz eta ekinaz bildutako datuak sakonki eta ez oso kementsu aztertuz azkenenean lortu dut. Hemen daude, liburu honetan daude, beti emankorra eta bakegilea den egia zintzotasunez bilatzen dutenengan errotu dadin". Liburu honetan argazki eta agiri ugari aurki daitezke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.