Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Sustrai Erreak-2

azala

AA.EE.
Azala gogorra eta orriak couché paperean- 405 orr.
Argazkiak zuribeltzean eta kolorez
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
Gernikazarra Historia Taldea eta Aldaba-Gernika-Lumoko Aldizkaria
Prezioa: 25,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

1937an Gernikak bonbardaketa tamalgarria jasan zuen. 2012 urte honetan gertaera lazgarri horren 75. urteurrena ospatzen da. Horren haritik dator argitalpen berritu hau. Berritua diogu 1987an Sustrai Erreak liburua argitaratu zelako. Orduz geroztik, Gernikazarra Historia Taldeak hainbat idatzizko agiri, dokumentu grafiko, soinu-agiri, bizirik irten zirenen testigantzak… lortu ditu eta Aldaba aldizkarian eta beste zenbait monografikoetan argitaratzen joan da. Horietatik asko eta asko Sustrai Erreak-2 lanean sartu dira eta Sustrai Erreak deituriko lana hobeturik eta osaturik aurkituko dugu. Lehendabiziko kapituluan gertaeraz ikusi zutena munduan zehar kontatzeko era izan zutenen testigantzek osatuta dago. Beste kapitulu batean, altxamenduaren protagonistak izan zirenen alderdian argitaratutako dokumentuen eta egunkarien faksimileen erakusgai oparoa aurkituko duzue, bai eta matxinatuen emisoreetan emandako lokuzioen idatzizko erreprodukzioak ere. Bosgarren kapituluan erantzukizunak lantzen dira. Ondoren, bonbardaketan hil zirenei buruzko bi kapitulu datoz. Azkenik, oroitzapenerako tartea deituriko kapitulua osatu dute. Gertaera hori lantzen duen hau baino lan osatuagorik nekez aurkituko duzue, bertan hainbat agiri, argazki, testigantza… bilduta daudelako.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.