Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Unitate didaktikoa: Geografia eta Historia

Gernika-Lumo. Antolaketa politikoa eta administratiboa

azala

Gernikazarra Historia Taldea
Azala eta barneko orriak couché paperean- 21 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila. Gernika-Lumo, 2011
Prezioa: Dohainik
Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara sailak DBH duten ikastetxeetan erabiltzeko beste bi unitate didaktiko argitaratu ditu. Bosgarren alean, Gernikako eta Lumoko erdi aroko gizarte-antolakuntza lantzen dute. Lehendabizi Lumokoa, zaharragoa delako, eta, ondoren, Gernikako Hiribilduarena, berriagoa, Lumoko lurretan sortu zelako. 6.ean, berriz, antolaketa politikoa eta administratiboa dute aztergai. Hasteko, lehendabiziko Bizkaiko Foru Zaharrak zer diren eta horrek Jaurerria zein zatitan banatzen dituen aztertzen da. Ondoren, Lumoko elizatearen sorrera aztertzen da. Era berean, Gernikako Hiribildua sorrera-prozesuari ekiten zaio. Amaitzeko, Bizkaiko Jaurerriko antolakuntza nagusiari erreparatzen zaio. Aurrekoetan bezala, testuak laburrak, zehatzak eta ulertzeko errazak dira. Argazki eta irudi ugariz hornituta dago. Bietan, amaieran, ikasleentzako ariketak daude. Asmoa da lau urtetan zortzi unitate didaktiko argitaratzea.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1. Komunikabideak Erdi Aroan.
  • 2. Herri sinesmenak eta ohiturak. Emakumea herri tradizioan.
  • 3. Ezaugarri geografikoak. Hidrografia eta orografia.
  • 4. Gernikako Hiria.
  • 5. Gernika-Lumo. Antolaketa politikoa eta administratiboa.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.