Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

Itsasoari Begira

azala

Josu Munitiz
Azala kartoian eta orriak paperean – 171 orr.

Euskaraz
Ediciones Beta III Milenio. Bilbo 2011
Prezioa: 13,50 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Idazle bermeotarrak bere hirugarren eleberri hau XX. mendearen hasierako Bermeon girotu du. 1911ko azken egunetan ospatutako hauteskundeen emaitzak direla eta ez direla, giro nahasia bizi da Bermeon. Diferentzia politikoak hala bultzatuta, bi talde eratu dira: liberalak eta “anticaciquistak”. Zurrunbilo politikoak egoera kaotikora darama herrira; alabaina, herrian ugaritzen ari diren liskarren, borroken eta eztabaidaren artean, Julian Telletxea arrantzale gazteak maitemintzeko era aurkitzen du. Teresa, herriko talde liberalaren burukide baten alaba da; Julian berriz, nazionalista. Abuztuaren 12an Kantauri itsasoan, galerna ikaragarri eta bortitza agertzen da. Julianek eta beste marinel askok eta askok, herritik urrunegi, enbatari aurre egin beharko diote. Epikatik hurbil dagoen gizonen eta itsasoaren arteko borroka orekatu eta krudel horretan, datza istorio honen azken zatian.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.