Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Busturia. Bizimodua eta Ohiturak.

azala

Herri Ondare Atala eta Fredi Paia
Azala eta orriak couché paperean- 243 orr.
Argazkiak zuribeltzez
Euskaraz bakarrik
Busturiko Udala, Labayru Ikastegia eta BBK Fundazioa. Bilbo, 2011
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Busturiko Udala

Busturiko herriaren ohitura eta antzinako bizimodua erakustera dator liburu hau. Metodologia etnografikoan, ahoz jasotako informazioan oinarritutako lana da eta lekukoak eurak dira behar honen protagonista. Landa-lana egiteko hogeita hamaika berriemaile elkarrizketatu dira, eta euren esandakoek osatzen dute ikerketa honen korpusaren atalik nagusienak. Liburu nahi DVD honetan bilketan jasotakoaren garrantzitsuena sartu da. Hemen ageri denak heldu eta adinekoei, bizi izan duten lehenagoko bizimodua eta gaztetako gomutak ekarriko dizkie gogora. Gazteoi, ostera, ia guztiz ezezaguna egingo zaizkien mundu aberatsa erakutsiko die. Lan honen egilea Fredi Paia Ruiz da. Euskal Kulturgintzaren transmisioan aditua, bertsolaria eta herri musikaren ikertzailea da. Ohiko kolaboratzailea euskarazko komunikabideetan. Akabuko urteak Labayru Ikastegiko Herri Ondarearen Atalean eman ditu lanean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.