Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

CÁRCELES Y CAMPOS DE CONCENTRACIÓN EN BIZKAIA (1937-1940)

azala

Ascensión Badiola Ariztimuño
Azala couché paperean eta orriak paperean - 267 orr.
Argazkiak zuribeltzez
Gaztelaniaz
Txertoa argitaletxea. Donostia, 2011
Prezioa: 18,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

1937ko ekainaren 9an tropa frankistak Bilbon sartutakoan eta, beranduago, Euzkadiko ejerzitoak Santoñan armak entregatutakoan, Bizkai, Gipuzko eta Araba espetxe handia bihurtuta geratu ziren. Era berean, ejekuzio-pelotoiak jotake aritu ziren. Ascenión Badiolak gertu dugun gerraostearen orrialde beldurgarri hau dekribatu egiten du eta, egin ere, erabateko zehaztasunez egiten du. Horretarako, duela urte batera arte ikerketan ezin erabil zitezkeen iturri militarretan batez ere oinarritu da. Era honetara, irakurleak Bizkaiko errekluzio-zentruetara daramatza. Lan honetan, besteak beste, Gernika-Lumon egon ziren Pasialekuko eskola publikoak, Mestika auzoko Josefinen komentua eta Agustindarren ikastetxean kokatutako Guda-Prisiolarien Ospitale Militarra aipatzen ditu. Amorebietatik Bermeorako trebidea nola eraiki zen ikusteko parada ere izango dugu. Errepresioaren zenbakiak eurak bakarrik nabarmenak badira ere, frankismoaren 9000 errepresaliatuen izen-deiturekin doanean are nabarmenagoa da. Horrela bada, Badiolak, iturri primarioetatik lortutako infomazio ugarian oinarrituta, gure oraintsuko historian oso ezezaguna den orrialdean fokoa jarri du, baina historiaren orrialde hori igaro orduko irakurtzea ezinbestekoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.