Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

El chico de Guernica

azala

Luis Iriondo Aurtenetxea
Azala eta orriak paperean - 337 orr.

Gaztelaniaz
Ttarttalo. Donostia, 2011
Prezioa: 22,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Patxi, liburu honetako protagonista gazteak, bere lehendabiziko praka luzeak janzteko egunarekin amets egiten du, dantza-domeketan bere lagunekin batera nesken atzetik dabilen bitartean. Patxi eta bere lagunen bihurrikerien eta abenturen bitartez gerrak guztiz zapuzten duen herria eta bizimodua ezagutuko ditugu. Luis Iriondo, Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zenetariko bat, bere bizipenetan eta bere oroitzapenetan oinarrituta bonbardaketa baino haratagoa doan eleberria umore eta ironia handiz idatzi du. Bonbardaketa berarengatik baino eguneroko gertaerengatik arduratuago dagoen ume baten begiradaren bidez, egileak, pertsonak hil eta eraikinak suntsitzearekin batera bizimodu oso bat galdu zen garai batera eta egun batera eramaten gaitu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.