Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Txostena

Un análisis de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai: El Proyecto del Museo Guggenheim-Urdaibai en su contexto

azala

AA.EE.
Paper Azala – 45 orr.
Argazkirik gabe
Gazteleraz bakarrik
Gernikako Ekologi Lan Taldea eta Ekologistak Martxan Bizkaia. Bilbo 2010
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Ekologistak Martxan Bizkaia elkartearen liburudenda

Oraintsu, Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim 2 Museoa Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatzea proposatu du. Irekitako eztabaida, polemikoa izatearekin batera, museoen politika (kulturala) eta Biosfera-Erreserbaren etorkizunaren inguruan (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa) galdera ugari sortarazi ditu. Txosten hau ondo bereizitako bi ataletan egituratuta dago. Lehenengoan Guggenheim 2 Museoaren proiektua ikertu ondoren beraren analisia egingo da. Bigarrenean, Urdaibai Biosfera-Erreserba eta gaur egungo eszenatokia aztertuko dira. Azkenez, ondorio batzuk ateratzen dira. Bi nabarmenduko ditugu. Bata, Guggenheim 2 Museo bat Urdaibain kokatzeak galdera asko sortzen dituela, proiektuaren sendotasunagatik alde batetik eta bere bidegarritasun sozial, ekonomiko zein ingumenekoagatik bestaldetik. Bestea, museoaren eraikuntzaren eta eskualdearen dinamizazio ekonomikoaren artean ez dela inolako harremanik ikusten; aitzitik, museoen politikatik at dauden beste interes ugari badirela gertatzen ari dena hobe azaltzen dutenak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.