Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Biografia

Víctor de Olaeta (922-2007). Musikaria, dantzaria eta koreografoa

azala

Alberto López Echevarrieta
Paper Azala – 172 orr.
Argazkiak kolorez eta zuri-beltzez
Euskaraz bakarrik
Bizkaiko Gaiak. Bilbao Bizkaia Kutxa eta Gernika-Lumoko Kultur Etxea. Bilbo 2010
Prezioa: 6,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Lehen aldiz argitaratzen da Víctor Olaetaren (1922-2007) musikari, dantzari eta koreografoari buruzko liburu bat. Jaiotzaz Gernika-Lumokoa, bai·”Olaeta Balletak” taldearen, baita guztira ia hamar mila ikasle hartu zituen izen bereko Bilboko akademiaren alma mater izan zen berrogeita hamar urte luzetan zehar. Víctor Olaeta euskal baletaren sortzailea dugu, dantza klasikoa eta gure Herriko dantza tradizionalak bat egiteko eta besteak haur baletak, hain gauza berri eta aparta, eratzeko gai izan zen koreografoa. Bere bizitza osoa eman zien euskal dantzen indarrak, trinkotasunak, gozotasunak eta, berak zioen moduan, dantzon oinarrian dagoen “aireak” liluratutako dantzaria genuen. Bilaketa eta aurkikuntzez, erbestealdi eta abenturaz betetako bizitza, zeinetan musikak ere dantzak bezain leku garrantzitsua izan zuen, hala klarinetea edo silbotea jotzeko orduan, nola udal banda bat zuzentzerakoan. Euskal dantzak eta musikak osperik handienera irits zitezen eta mundu osoan ezagun bihur zitezen xedeari lotu zion bere denbora, horregatik Bartzelona, Madril, Bilbo edo New Yorkeko ikusle ez gutxiren oroimenean Elizateko Aurreskua, Zuberoako Maskarada, Sagardantza, San Migel Arretxinagakoa edo Amaya operako Ezpatadantza... logo bati -Olaeta Baletak- eta izen bati –Victor- lotuta joango dira beti.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.