Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Unitate didaktikoa: Geografia eta Historia

Gernikako Hiria.

azala

Gernikazarra Historia Taldea
Kartoizko azala eta barneko orriak couché paperean- 16 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila. Gernika-Lumo, 2010
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara sailak DBH duten ikastetxeetan erabiltzeko beste bi unitate didaktiko argitaratu ditu. Hirugarren alean, Gernika-Lumoren ezaugarri geografikoak, hidrografikoak eta orografikoak lantzen dituzte. Halere, bere ingurua ere aztertzen da. 4.ean, berriz, Gernikako Hiria dute aztergai. Hasteko, Gernikaren eta Lumoren arteko lotura historikoa noiz hasten den azaltzen dute. Izan ere, Gernika, Lumoko auzunetako bat izan zen. Ondoren, Gernika eta Lumoren arteko banaketa eta Gernikako Hiriaren sorrera aztertzen da. Era berean, On Telloren biografia, eta Lumo eta Gernikaren arteko liskarrak ere lantzen dira. Aurrekoetan bezala, testuak laburrak, zehatzak eta ulertzeko errazak dira. Argazki eta irudi ugariz hornituta dago. Bietan, amaieran, ikasleentzako ariketak daude. Asmoa da lau urtetan zortzi unitate didaktiko argitaratzea.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1.Komunikabideak Erdi Aroan.
  • 2.Herri sinesmenak eta ohiturak. Emakumea herri tradizioan.
  • v3.Ezaugarri geografikoak. Hidrografia eta orografia.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.