Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Guernica Genikara. Herri baten aldarrikapena.

azala

Cabello Elorriaga, Oihana; Barrenetxea Ealo, Gorane; eta Orue Bengoa, Maite
Azala eta orriak couché paperean - 125 orr.

Testua euskaraz eta argazkiak zuri beltzez.
Gernika-Lumoko Kultur Etxea eta Busturialdeko Hedabideak S. L.. Donostia, 2010
Prezioa: 5,00 €
Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa

Gernikak jasandako bonbardaketa gogoratzeko urteurrena heltzen denean hainbat ekitaldi izaten ohi dira, esterako, liburuen aurkezpena. Oraingo honetan “Guernica Gernikara” aldarrikapenaren historia jasotzen da. Gernika-Lumoko gaiak deritzon bildumaren 4. zenbakiaren liburuxka da. 1977. urteko hauteskundeen ostean egoera politikoa zertxobait aldatu zen, eta bonbardaketaren inguruko adierazpenak zein “Guernica Gernikara” aldarrikapena modu libreagoan egin zitekeen. Hainbat lekutatik eta sektore desberdinek egin zuten bat trantsizio politikoaren garai hartan sortu zen aldarrikapen honekin. Orduz geroztik aldarrikapen horrek izan duen bilakaera liburu batean jaso da. Gernikako Bonbardaketa Ikertzeko Batzordea izan zen eskaria egin zuen lehenengo elkartea, gaur egun Gernika Batzordea izenez ezagutzen dena, alegia. Gerora iritsi ziren beste batzuenak eta, esate baterako, Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura Batzordearena, Udala berarena edota Bilboko Arte Ederretako Museoarena eta Guggenheim Museoarena. Azken atal batean, bestalde, azken urteetan gaiaren inguruan eman dien tirabirak azaltzen dira. Izan ere, sarri egindako aldarrikapena izan da “Guernica Gernikara”, baina, nahiz eta azken aldian une puntualetan baino ez duen garrantzia hartu. Edorta Jimenezek bonbardaketaren inguruan eta koadroaren beraren gainean idatzitako olerkiek zabaltzen eta zarratzen dute argitalpena.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1.Gernika. 40 rock-urte (1960-2000) (2000).
  • 2.Gernika-Lumoko Arte Eskola.
  • 3.Gernikarekin batera Jaio, Hazi eta Bizi. Azoka. (2009)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.