Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Ondare-gidaliburua

GERNIKA-LUMO: ITSASADARRAREN KIMUA

azala

Cepeda, Xarles eta beste batzuk
Azala eta orriak couché paperean- 135 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2010
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Ez dago salgai. Eskuratzeko Gernika-Lumoko Kultur Etxera jo.

Gernika-Lumo mundu osoan da ezaguna, antzina-antzinatik Euskal Herriaren foruak eta askatasunak ordezkatu izan dituelako. Era berean, 1937ko apirilaren 26an biztanleria babesgabekoaren kontra inoiz egin zen bonbardaketarik handiena jasateagatik ezaguna dugu. Hala ere, Gernika-Lumo gehiago ere bada. Udalerriaren pribilegiozko kokalekuak Mundakako itsasadarraren estuarioaren atea izateko ohorea ematen dio. Leku honetatik aurrera Oka ibaia itsasadar bihurtzen da. Argitalpen honekin udalerriko paisaia eta kultur ondarea modu atseginean eta erakargarrian aurkeztu nahi da. Udalerriaren paisaia aldakorrean zeharreko bidaia txikia egitera gonbidatzen du. Gainera, liburuarekin batera, liburuan bertan dagoena lantzeko 21 interesgunez osaturiko ibilbide ekologiko baten eskuorria prestatu dute.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1.Muxika. Baso, ibai eta auzo. (2002)
  • 2.Busturia. Gezatik gazira. (2004)
  • 3.Ajangiz. Eskuz landua. (2005)
  • 4.Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. (2005)
  • 5.Arratzu. Ugaritasunaren harana. (2006)
  • 6.Elantxobe. Itsasoaren Besarkada. (2008)
  • 7.Kortezubi. Natura eta Gizakia. (2009)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.