Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Arkeologia

Gastiburu. El Santuario Vasco de la Edad del Hiero.

azala

Luis Valdés
Azala eta orriak couché paperean. 1. Liburukia: Testua. 380 orr. 2. Liburukia: Irudiak. 294 orr.
Irudiak zuribeltzez
Testua gaztelaniaz eta laburpena euskaraz.
Real Academia de la Historia. Bilbo, 2009
Prezioa: 75,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak

Arratzuko Maruelezako oppidumean aurrrera eramandako lehendabiziko indusketa-lanak 1943koak dira. Beranduago, 1982 eta 1986 urteen artean Luis Valdes arkeologoak berriz aztertu zuen. 1986tik aurrera horren izaera ikupegi erlijiosoekin edo politikoekin lotu behar zutela konturatu ziren. Egindako indusketa sistematikoak argi utzi zuen bertan ospe eta garrantzi handiko elementu arkitektonikoen multzoa zegoela. Luis Valdesek berak, 2002an, arestian aipaturiko oppidumaren aldamenean dagoen Gastiburuko Santutegia aztertu zuen. Bi liburukiz osaturiko argitalpen hau berak egindako landa-lanen emaitza da. Lehen bolumena testua da. 11 ataletan bananduta dago. Datu ugari ematen ditu, besteak beste, ondoko atalen inguruan: aztarnategien kokapena eta ingurumena, eraikuntzan erabilitako materialak, aurkitutako kultura materialaren objektuak (zeramika, metalak...) eta aintzat hartzeko proposamen bat. Bigarren bolumenean, berriz, Burdin Aroko Santutegiaren eta oppidumaren irudi ugari (marrazkiak, argazkiak, eskemak...) sartu ditu. Aztarnategi hauen eta Urdaibaiko arkeologiaren ezagupenean sakontzeko oso argitalpen egokia da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.