Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Ibarrangelu kantu eta kontu.

azala

Domingo Zuluaga
Azala eta orriak couché paperean- 304 orr.
Argazkiak zuribeltzez eta kolorez
Euskaraz bakarrik
Ibarrangeluko Udala, Labayru Ikastegia, BBK Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 2009
Prezioa: 10,00 €. Salmenta-puntuak: Ibarrangeluko Udala

Domingo Zuloaga apaiza gutxi gorabehera 1934an hasi zen liburua sortzen. Orduan herriko euskara, ohiturak, kantak... koaderno batean idazten hasi zen. Gasteizko seminarioan ikasi zuen. Lekuona zaharra eta On Joxe Miel Barandiaran izan zituen bertan irakasle. Haiek euskal kantak, ipuinak, esaerak, hizkera... batzeko esaten zioten. Beraz, bi gizon handi haiek izan ziren liburua egiteko lana hartzera biltzatu zituztenak. Baserritarrekin egotea oso gustuko zuen beren berbakera izugarri polita iruditzen zitzaiolako. Beraz, haiek zeozer berezia esaten zutenean, errefrau bat edo esakera bat, zuzenean bere apunteetan jartzen zuen. Horrez gain, herrian gertaera garrantzitsuak ematen zirenean ere bere koadernotan batzen ziren. Horrela bada, argitalpen honetan Ibarrangeluko kronikak, gertaerak, ipuinak, bere umetako jokoak, abestiak eta herriko hizkera, esaerak eta errefrauak topa daitezke. Materiala sailkatzeaz Labayru ikastegia arduratu da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.