Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

NORA EZ DAKIZUN HORI

azala

Irati Jimenez
Azala couché paperean eta orriak paperean - 240 orr.

Testua euskaraz
Elkarlanean. Donostia, 2009
Prezioa: 18,50 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Irati Jimenez bermeotarrak idazle gazteentzako Igartza bekaren akzesita lortu eta horren laguntzarekin plazaratu du eleberri hau. Bermeotarraren lehen eleberri luzea da. Lan honetan maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak aurkitu ahal izango dira. Lanean likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak eta ipuinak agertzen dira, besteak beste. Bi dira istorioaren pertsonaia nagusiak: Martin eta Nora. Martin argazkilaria da. Denbora luzea eman du munduan zehar bidaiatzen, etxetik kanpo. Bilbora itzultzen da argazki erakusketa bat egiteko asmoz. Hainbat hiritan egindako argazkietan emakume bera agertzen dela konturatzen da eta beti erdi izkutatuta. Nora, aldiz, noraezean doan emakumea da. Irrati esataria da eta aspaldi lanarekin nekatuta dago. Hala ere, egiten duena gustatzen zaio. Liburuan eskualdeko hainbat herri aipatzen dira: Mundaka, Sukarrieta...

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.