Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Natur-gidaliburua

Mariposas de Bizkaia

azala

Iñaki Mezquita Aranburu
Paper Azala – 187 orr.
Argazkiak kolorez
Gaztelaniaz bakarrik
Bizkaiko Gaiak, 404-405 zenbakiak. Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbo 2009
Prezioa: 7,25 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Entomologo honek oraingoan Bizkaian aurki daitezkeen Lepidopteroei buruzko gida aukezten digu. Iberiar Penintsulan agertzen diren tximeleta-espezien % 40 lurralde honetan aurki daitezke. Liburuaren hasieran pinpilinpauxen inguruan sarrera txiki bat egiten du. Datu ugari aurki daitezke bertan, besteak beste, tximeletak adierazteko sinonimo ugari (50 bat) dituela euskarak, 1935etik aurrera hasi zirela argitaratzen lepidopteroei buruzko lehendabiziko datuak euskal lurraldean eta ikerketak edota gure latitudeetako tximeleten bizi-iraupena urte betekoa dela kasurik gehienetan. Ondoren, Bizkaiko espezieak aztertzera igarotzen da autorea. 50 espezie, egutar zein gautar, liburuan aurkezteko aukeratu ditu. Egutarren artean, Inachis io ezaguna, Brenthis daphne ez hain ugaria eta Europa mailan babestuta dagoen Euphydryas aurinia, eta gautarren artean kolore eta forma polita duen Deilephila elpenor eta desagertzear dagoen Endromis versicolor bildu ditu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.