Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

ARRIETAKO EUSKALDUNEN JAKITURIA. KONTUAK, KANTAK, BIZIMODUA.

azala

Goikoetxea, Juan Luis; Bilbao, Begoña; eta Gaminde, Iñaki
Azala eta orriak couché paperean- 190 orr.
Argazkiak kolorez eta zuribeltzean
Testuak euskaraz
Arrietako Udala, Mendebalde Kultur Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Arrieta, 2008
Prezioa: 12,00 €
Salmenta-puntuak: Urretxindorra (Bilbo) eta Peru Urrutia (Mungia) liburudendak.

Liburu eder honetan batu eta jagon gura izan dira, Arrietak dituen aberastasunak, jakituria, herritarren memoriak belaunaldiz belaunaldi gordea, berbarik berba pasatu dena, gazte zein umeei galdu baino lehen transmititu nahian. Bertan ikusiko da euskara, lehenagoko bizimodua familian, eskolan; gure inguruko landare nahiz lekuen izenak, kantu zaharrak, sineskeriak... Liburu honek beste alde batetik, Arrietako andren eta gizonen bizitzeko era hartu gura izan du aintzat, baserri munduan dabiltzanen goraipamena eginik, euren jatorria edo nortasun hori galdu barik egiteko aurrerantz bidea. Beraz, dibertigarria bezain interesgarria. Liburuarekin batera CD-a ere badator, irakurri ez ezik entzun ere egiteko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.