Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Besteak

ARRATZU UGARITASUNAREN HARANA

azala

AAEE
Azala eta orriak couché paperean- 127 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, eta Arratzuko Udala. Bilbo, 2006
Prezioa: Salmenta puntuan galdetu
Salmenta-puntuak: Arratzuko Udala.

Arratzu Urdaibaiko barnealdean kokaturiko udalerria da. Errepide nagusietatik baztertuta egon arren, izugarrizko ondare ekologikoa, kulturala, etnografikoa eta arkitektonikoa du. Oraindik, jendeak ezezagunak dituen txoko paregabeak eta landazabal atlantiarreko paisaje orekatuak gordetzen ditu. Horien artean, Eleizaldeko hariztia, Artzubia, Gastiburu, Olazarra, ditugu. Arratzuko udalak bultzaturiko argitalpen berri honek herriko ondare guzti hori auzokideen artean eta herritik igarotzen diren bisitarien artean zabaltzeko asmoa du, indarrean jartzeko herriak duen aberastasun ekologikoa eta kulturala. Argitalpen honekin batera herriko leku interesgarrienetatik ibilbideak egiteko triptiko eramangarria dator.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.