Urdaibai Reserva de la Biosfera » Publicaciones

Tema: Itinerarios

Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak lagun artean eta euskaraz

portada

Gernika-Lumoko Berbalagun taldea
Karpeta bi eraztunekin eta 15 fitxa aske
Testuak euskaraz
Argazkiak eta irudiak kolorez
Gernika-Lumoko udala eta Berbalagun taldea. Bilbo, 2017
Precio: Gratuito. Puntos de venta: Ibilbideei buruzko informazio osoa ondoko helbidean: http://ibilbideak.gernika-lumo-euskaraz.eus.

2003. urtean jarri zuten Berbalagun martxan, herrian euskararen erabilpena eta eragina indartzeko, eta euskara ikasten dabiltzanei bidea errazteko asmoz, besteak beste. Eta gaur egun ere, helburu berarekin jarduten dute. Ordutik hona hainbat pausu eman dituzte eta makina bat, irteera, ikastaro, hitzaldi, lehiaketa, jatordu, erromeri… antolatu dituzte. Bebalagunen irteerek ere arrakasta handia izaten dute; horiei esker, eskualdeko hamaika bazter eta txoko ezagutzeko aukera ahalbidetzen baitute. Hamar urte baino gehiago igaro dira lehenengo txangoa egin zutenetik. Hasieran, txango laburrak egiteko batzen zen talde txiki bat, baina gerora, handituz joan zen Berbalagunen taldea. Urtean bederatzi bat txango egin izan dituzte, eta Gernika-Lumoko eta inguruetako basoak, haranak, tontorrak, kobak edota trikuharriak ezagutu dituzte, beste hainbaten artean. Irteera horietatik guztietatik, hamabost ibilbide aukeratu, eta karpeta batean bildu dituzte, beraiek ezagututako bazterrak herritarrek ere ezagutu ditzaten. Ibilbide labur eta luzeagoak jaso dituzte; zailtasun baxakoak zein ertainekoak. Gernika-Lumotik abiatuta bertara bueltatzen direnak ,dela oinez dela garraio publikoan. Karpeta horretan ibilbide bakoitzaren fitxa bildu dute, bidean aurkitu daitezkeen gauzarik aipagarrienekin: hala nola, monumentuak, ermitak, baserriak, landaredia, mitoak, historia… Horrez gain, irteera bakoitzari buruzko azalpenak, norabideak, mapak eta gehiago ere azaltzen dituzte.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Contacta con nosotros: galtzagorriak@urdaibai.org

Patrocinadores: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Gernika-Lumo y Reserva de la Biosfera de Urdaibai.